XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZKAINE

Heriotze

Arras uste gabetan mundu hau utzi du Jean Goenaga oraino berrogoita zazpi urte zituen.

Marie Louise Etxeverria ehortzia izan da bere larogoita lau urte betetzen zituen egunean, alaba Maixanen etxean iragan ditu bere azken egunak.

Charles Levasseur hau kanpotik jina hirurogoita hamazazpi urte zituen, errotik girixtinoa eta ongi egilea.

Gure doluminak familieri eta otoitz bat horientzat.

Kermeza ondo

Denbora ederra lagun arras ontsa joan zauku egun hori; jendea ibili da nahiz loterian eta jaten ere.

Eskerrak gisa bat edo bertze parte hartu duten guzieri.

Musikaldi

Azkaingo Elizan abustuaren 22an, larunbatarekin aratseko 9ak eta laurdenetan, ikastolaren xedeetarat musikaldi handi bat Charles Ferré pianoan lagundua Carole Mahillonez, Paueko konzerbatoreako erakaslea.

2garren partean, Aretxabaleta-ko koro aipamen handikoa.

Ongi etorri beroena kausituko duzue Azkainen, abustuaren 22-an.